Elige uno de los personajes representados en la imagen, escribe un breve relato. ¿Cómo sería un día en la vida de esta persona, en el contexto del siglo XIX?
Respuestas a la pregunta
Respuesta:1994 urtean Eusko Legebiltzarrean Euskal Autonomia Erkidegoaz Kanpoko
Euskal Gizatalde eta Etxeekiko Harremanei buruzko Legea onartu zen, kontrako
botorik jaso gabe. Legebiltzarreko Taldeen jarrera bateratu hau, Euskaditik kanpora
bizi diren euskal herritarrekin eta euren ondorengoekin Euskal Gizarteak duen
konpromiso atzeraezinaren erakusgarri onena da. Konpromiso horrek, halaber,
Euskal Etxeen aitorpen ofiziala eta Euskal Erakunde Publikoekiko harremanen
instituzionalizazioa ahalbidetzeko duen borondatea adierazten du.
Lege horren bidez, lau urtero egin beharreko Euskal Gizataldeen Biltzarra
instituzionalizatzen da ere bai, euren helburuak betetzeko lau urteko plana prestatu
ahal izan dezaten.
Ikuspegi horretatik, Euskal Etxeen eta Euskal Erakunde Publikoen arteko
harremanen instituzionalizazioa, horiek etorkizunean jarraipena izateko asmoaren
seinale da, ekintza bateraturako estrategiak, aldian-aldian, gaur egungo mundu
gero eta globalagoaren errealitate historiko berrietara egokituz.
Hain zuzen, etorkizun asmo horrekin jardun zuten euren jaioterritik urrun
elkartzea eta euren “Euskal Etxeak” sortzea erabaki zuten euskal herritar ospetsuek.
Elkarri laguntza eta babesa ematea eta Kultura sustatzea zuten helburu, Euskal
Herriaren partaide izatearen sentimenduak eta harrera egin zieten herrialdeekiko
elkartasuna uztartuz.
Gaur, Euskal Etxeen historiaren berreskurapenean berriro lagundu nahi izan
duten profesionalen ikerketa-bilduma aurkezteko ohorea dugu. Euskal Etxeak
nazioarteko euskal presentziaren historia instituzionalaren zati dira eta, aldi berean,
kokatuta dauden herrialdeen araberako legediaren aitorpen ofiziala izan dute.
Bilduma honetatik, milaka euskal gizon eta emakumeri elkartasunez harrera
egindako herrialde horiei omenaldia egin nahi diegu, baita Euskal Etxe eta
Gizataldeei ere, fundazioko helburuak betetzeko eta Euskal Herriak historian
ezaugarri izan dituen baloreak defendatu nahiz zabaltzeko egindako ahaleginagatik,
adibidez lanerako gogoa, nazioarteko elkartasuna, printzipio demokratikoen
defentsa eta emandako hitza betetzea.
Espero dut ahalegin profesional eta instituzional berri honek Euskadiren
errealitate soziopolitikoa ezagutarazten lagunduko duela, baita Euskal Etxe eta
Gizataldeek Euskal Erakunde Publikoekin duten harremana estutzen ere.
Explicación: Espero aberte ayudado